
Yesca
antolakuntza eta borroka ekintza bide nagusitzat dituen
taldea da.
Erakunde
batzarkidea da, sistemaren aldetik pairatzen ditugun
erasoen aurrean gazte guztiok elkarturik egon behar dugula
uste baitugu; horrela, etsaiaren mekanismo zapatzaileen
aurka indar gehiago izango dugularik. Nahiz eta erakunde
independientea izan, mugimendu castellanistaren esparruaren
barnean sartzen da. Gure borroka sistema kapitalistaren
aurkakoa izan behar da, prestakuntza politikoa mobilizazio
eta kaleko ekintzekin tartekatuz.
Beraz, Yesca, gazteoi ezartzen dizkiguten traba
eta erasoei aurre egiten dio: ETTen prestakuntza
edo praktika kontratuen bidez jasan behar dugun lan zapalkuntza
adibidez, edo etxebizitzaren espekulazioak,
zeinak okupazioa bezalako neurriak hartzera eramaten gaituen
independizatu ahal izateko.
Estatu espainolak erabiltzen dituen errepresio
bideen kontra ere egiten dugu. Horren adibide segurtasun
indarrak aipa genitzake–polizia, guardia
zibila, ejertzitoa-, eta baita uniformerik gabeko sikarioak
ere. Ezberdinak izateagatik, gazteak mehatxatu eta erasotzen
dituzten talde faxista edo neonazien aurka,
hain zuzen.
Izaera feminista baten ikuspegitik, gizarte
patriarkal honek emakumeengan eragiten duen zapalkuntzaren
aurka ere borrokatzen gara; gizarte ez-sexista
bat lortzeko helburuarekin. Bestalde, bizitzeko beharrezkoa
dugun gure ingurumenaren alde agertzen
gara, ez baita kontrolik gabe ustiatu suntsitu daitekeen
eremua, batzuk ala jokatu arren.
Horregatik
gure adimena piztuko duen garraren bila gabiltza, nagikeria
eta utzikerietan ez erortzeko (horiek baitira gaur egungo
sistemaren arma eraginkorrenak). Drogak ditugu etsai indartsuak,
sistema berak erabiltzen dituenak, gazteria kontrolpean
izateko.
Yescaren borroka esparrua herri bat osatzen duten pertsonen
ezaugarri amankomunen eskutik dator: hizkuntza, ohiturak,
usadioak, folklorea etab. Gainera ondoko beste herrietatik
ezberdintzen duen ingurune geografiko ezberdina dauka, bertako
jendearen bizimodua ezaugarritzen duena.
Herri
zanpatua garen aldetik badakigu elkartasuna internazionalista
izan behar dela, mugarik gabekoa, baina horrek ez du esan
nahi bakoitzak lehendabizi bere herrian eta bere
herriarengatik borroka egin behar duenik.
Yesca ez du gaur egungo sistemaren eraldaketa edo erreforma
baten alde borrokatzen; sistema hori kontrolatzen duten
pertsonak baitira gazteriari arazoak ezartzen dizkigutenak.
Beraz, iraultzaileak garen aldetik, sistemaren goitik
beherako aldaketaren alde egiten dugu. Baina hori
lortzeko, gazte guztiok batera gure esku dagoena eman behar
dugu, nahiz eta gutxi dela iruditu, guztiok batera elkar
borrokatzen bagara, irabaziko dugulako. Beraz...
ANTOLATU
ETA BORROKA ZAITEZ!!!!